Bi bandera irabazi ditu gizonen bigarren tadeak asteburuan

Andrea Zipitria 2023ko abu. 7a, 11:40

Ondarroan eta Hondarribian jokatu ditu estropadak gizonezkoen bigarren taldeak.

Orio Orialki gizonen bigarren taldeak KAE 2 Ligako bi jardunaldi jokatu ditu asteburuan, Ondarroan eta Hondarribian, eta bi banderak irabazi ditu. 

Larunbatean Ondarroan izan zen estropadan 21:06,27 denborarekin irabazi zuen Orioko taldeak. Igandean, berriz, Hondarribian izan zen estropada. 12 segundoko errenta atera zion Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren taldeak, Donostiarrari.

Arratsaldean ongi-etorria egin zitzaien arraunlariei udaletxean.

Argazkiak: Orio Arraunketa Elkartea eta Joxemari Olasagasti

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!