Kiroldegia itxita egongo da abuztuko bigarren hamabostaldian

Andrea Zipitria 2023ko abu. 13a, 09:00
Karela kiroldegia. (Orioko Udala)

Txukuntze eta mantentze lanak egiteko itxiko dute Karela kiroldegia. Abuztuaren 28an, astelehenez, irekiko dituzte berriro kiroldegiaren ateak.

Karela kiroldegian araudiak ezarritako txukuntze eta mantentze lanak egingo dituzte abuztuko bigarren hamabostaldian. Hori dela eta, itxi egingo dute kiroldegia datozen bi asteetan. Abuztuaren 28an, astelehenez, irekiko dituzte berriz kirolgunearen ateak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!