Eragin Torneoko lagunarteko bi partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean Karelan

Andrea Zipitria 2023ko abu. 11a, 14:45

Eragineko jubenilen taldea.

Lehen partidan Rocasa Gran Canaria taldeak Replasa Beti Onaken aurka jokatu du. Bigarrena, berriz, Bidasoa Irun eta Bathco Torrelavegaren arteko norgehiagoka izango da. Sarrerak bost eurotan daude eskuragarri.

Orio Eragin eskubaloi klubak torneoa antolatu du asteburu honetarako. Karelan jokatuko dituzte partida guztiak, eta gaur arratsaldean lagunarteko bi partida izango dira. Hain zuzen ere, lehen partida 17:45ean hasita jokatuko dute Rocasa Gran Canariak eta Replasa Beti Onakek. Bigarren partida, berriz, Bidasoa Irunek eta Bathco Torrelavegak jokatuko dute, 20:00etatik aurrera.

Bost eurotan daude salgai partidetarako sarrerak: Rocasa Gran Canaria-Replasa Beti Onak partidarako sarrerak lotura honetan daude eskuragarri; Bidasoa Irun-Bathco Torrelavega neurketakoak, berriz, lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!