Orioko skate parkea egokitzeko lanak hasiak dituzte

Andrea Zipitria 2023ko abu. 12a, 11:00

Orioko Udala hasi da dagoeneko skate parkea egokitzeko lanak egiten. Instalazio berria lurraren altueran eraikiko dute, eta bi skate eremuetatik bat kendu egingo du erakundeak.

Herritarren eskaerari erantzunez, Orioko Udala skate parkea egokitzen hasi da dagoeneko. Gaur egungoa baino eremu zabalagoa hartuko du instalazio berriak. Skate parkea lurraren altueran eraikiko dute, eta bi skate eremuetatik bat kendu egingo dute; izan ere, bata egurrezkoa eta bestea hormigoizkoa da, eta "biak daude egoera kaskarrean", udalak azaldu duenez.

Lehena kendu egingo du udalak, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, baina hormigoizkoak baditu ezaugarri berezi batzuk, eta erabiltzaileek mantentzeko eskatu diote erakundeari. Horregatik, konpondu eta diseinu berrian txertatuko da U formako eremu hori, zati horren eta berriaren arteko zirkulazioa bermatuz.

Ingurua egokituko dutela aprobetxatuz, skate parkearen alboan dagoen saskibaloi zelaia ere berritu egingo du udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!