Otsoa eta Entzi bikoteak kontzertua eskainiko du bihar Mola Molan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 15a, 14:30
Mola Mola tabernan antoatutako ekitaldi bat. (Karkara)

Hondartzan kokatutako tabernak egitarau zabala antolatu du uda girotzeko. Biharko emanaldia 19:00etan hasiko da.

Gaur amaituko den lau eguneko asteburu luzearen ondoren, Otsoa eta Entzi bikoteak asteazkena arinduko diete bihar lanera itzuli beharko dutenei, Mola Molan eskainiko duten kontzertuarekin. Lanera joan behar izan ez dutenek, aldiz, oporraldiaz gozatzen jarraitzeko aukera ederra izango dute 19:00etatik aurrera.

Mola Molak hilabeteak daramatza askotariko ekintzak antolatzen, eta udako egunak girotzen, arratsaldeak batez ere. Horretarako prestatu duen egitarauaren barruan sartzen da biharko kontzertua, esaterako. Etzi, berriz, ekaina erdialdeaz geroztik ostegunero eskaintzen ari diren dantza ikastaroen txanda izango da. Saltsa eta bachata egiteko aukera izango dute herritarrek, hain zuzen ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!