Iruñeko Ganbara Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean

Intza Trula 2023ko abu. 21a, 15:00
Iruñeko Ganbara Abesbatza. (Donostiako Musika Hamabostaldia)

Larunbat honetan, Iruñeko Ganbara Abesbatzaren kontzertua ikusteko aukera egongo da parrokian. Jorge Oteizari omenaldia egingo diote emanaldian, bere heriotzaren 20. urteurrena dela eta.

Larunbat honetan, abuztuaren 26an, Iruñeko Ganbara Abesbatzak kontzertua eskainiko du parrokian. Musika Hamabostaldiaren baitan antolatutako kontzertua izango da, eta, bertan, Jorge Oteiza omenduko dute, bere heriotzaren 20. urteurrenean.

David Galvez Pintadok zuzenduko du kontzertua; Maria Lacunza izango da sopranoa, David Echeverria, berriz, tenorea.  Halaber, Xabier Urtasun egongo da organoan. Aita Donostiaren (1886-1956) abesti errepertorioa interpretatuko dute.

Hori horrela, Iruñeko Ganbara Abesbatzaren kontzertua 20:00etan hasiko da, parrokian, eta sarrera doan izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!