Eguzkiaz eta hondartzaz gozatzen ari dira oriotarrak eta bisitariak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 22a, 11:02

Bisitariek eta herrian geratu diren oriotarrek errioaz, hondartzaz eta mendiaz gozatzeko aprobetxatzen dute uda sasoian.

Abuztuaren bigarren erdian bete-betean murgilduta, oporraldiko azken egunak aprobetxatzen ari dira oriotar eta bisitari asko. Gaur goizean egunak lainotuta argitu badu ere, eguzkia ateratzerako hondartzarako bidea hartzen dute askok, eta ohikoak dira TAO makinen inguruko ilarak edo hondartzako aulki, mahai eta eguzkitakoz kargatutako herritar eta bisitarien joan-etorriak. Uda giro ederra sumatzen da, bisitariek eta herrian geratu diren oriotarrek errioaz, hondartzaz eta mendiaz gozatzeko aprobetxatzen baitute uda sasoia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!