Ostargiko ikastaroetan izena emateko epea ostiralean irekiko dute

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abu. 23a, 10:54

Ostargi elkarteak haurrentzako saioak ere eskaintzen ditu. (Aiora Larrañaga)

Joskintza, haur-joskintza, quilling-a, kakorratza, puntua, patchwork-a, amigurumiak eta patroigintza landuko dituzte urritik ekainera bitartean, elkarteak kultur etxean duen lokalean.

Ostargi elkarteko arduradunak ikasturte berria antolatzen ari dira, eta ostiralean irekiko dute ikastaroetan izena emateko epea. Aurtengorako ere eskaintza zabala prestatu du Ostargik heldu zein haurrei zuzendua; besteak beste, joskintza, haur-joskintza, quilling-a, kakorratza, puntua, patchwork-a, amigurumiak eta patroigintza landuko dituzte urritik ekainera bitartean, elkarteak kultur etxean duen lokalean. Pasa den ikasturtean 110 lagun bildu ziren Ostargiren ikastaroetan, eta aurtengo honetan ere joskintza gustuko duten herritarrak parte hartzera animatu dituzte arduradunek.

Ikastaroen inguru informazioa jaso edo izena eman nahi dutenek ostiraletik irailaren 5era izango dute horretarako aukera ostargielkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo honako telefono zenbakietara deituta: 699 20 44 94 (Marian) eta 605 74 86 67 (Rosaura). Ostargi elkarteak badu webgunea eta bertan ikastaro bakoitzaren informazioa ere eskuratu dezakete herritarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!