Gaur herriko plazan izango da 'Turistreando' antzezlana

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 25a, 15:57
'Turistreando' antzezlana herriko plazan izango da. (Trapu Zaharrak konpainia)

Eguraldiaren iragarpena dela-eta, ‘Turistreando’ antzezlana Herriko Plazara leku aldatzea erabaki du udalak. Saioa 20:00etan hasiko da eta doakoa izango da.

Trapu Zaharra antzerki konpainiak Turistreando antzezlana eskainiko du gaur arratsaldean, 20:00etan hasita, Orioko plazan. Hasiera batean emanaldia Antilla hondartzan egitea zen asmoa, baina eguraldiaren iragarpenak direla-eta herriko plazara leku aldatu dute. Saioa 20:00etan hasiko da eta doakoa izango da.

Ruben Ontiverosek idatzi du antzezlanaren gidoia, eta Santi Ugalde eta Mila Espiga izango dira aktore nagusiak, Isidoro Fernandezen gidaritzapean. Antzezlanak udan puri-purian dagoen gaia jorratuko du umorea baliatuz, turismoa. Izan ere, bidaia agentzia batek stand bat jarriko du kalean, nahieran antolatu daitezkeen bidaia birtualak saltzeko. "Itsasontzian egindako bidaiarekin oso pozik dagoen emakume bat aukeratuko dute bidaia birtualak nola antolatzen diren zuzenean erakusteko. Bidaia horretan, bere fantasia guztiei bide emango die".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!