Plaza barre algaraka jarri du Trapu Zaharra antzerki konpainiak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 26a, 12:09

Turistreando antzezlanak udan puri-purian dagoen gaia jorratuko zuen umorea erabiliz, turismoa.

Atzo arratsaldean antzerki emanaldia izan zen Orioko Herriko Plazan, Trapu Zaharra konpainiaren eskutik. Jende asko gerturatu zen saiora ikustera eta ikusleak barre algaraka jarri zituzten aktoreek. Izan ere, Turistreando antzezlanak udan puri-purian dagoen gaia jorratuko zuen umorea erabiliz, turismoa. Bidaia agentzia batek stand bat jarriko zuen plazan, kioskoaren azpian, nahieran antolatu daitezkeen bidaia birtualak saltzeko, eta itsasontzian egindako bidaiarekin oso pozik dagoen emakume bat aukeratuko zuten bidaia birtualak nola antolatzen diren zuzenean erakusteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!