Euriak ez du zapuztu arraunlariei egindako harrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 28a, 09:36

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bi ontziek bandera bana irabazi dute asteburuan eta atzo harrera egin zitzaien udaletxean. Talde nagusiak Eusko Label ligako Ondarroako bandera lortu du eta B ontziak KAE2 ligako Colindreseko bandera.

Atzo, arratsaldean, harrera egin zitzaien udaletxean Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bi ontziei, eta eguraldi euritsua izan arren, jende asko hurbildu zen plaza ingurura. Asteburuan, bandera bana irabazi dute bi taldeek: talde nagusiak Eusko Label ligako Ondarroako bandera lortu du eta B ontziak KAE2 ligako Colindreseko bandera, KAE 2 ligako azken estropada hain zuzen ere.

Argazkiak: Joxemari eta Joxejulian Olasagasti eta Orio Arraunketa Elkartea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!