Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du irailean Zumaian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 30a, 14:45
Benito Lertxundi kontzertuan. (Kantaita Enea)

Irailaren 15ean izango da hitzordua Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, 21:30ean hasita.

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du irailaren 15en Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, 21:30ean hasita.  Bertan zuzenekoetan lagun izaten dituen musikariez inguratuta, Ospakizun gauean azken diskoko kantuak, bere abesti ezagunak eta oraindik argitaratu gabekoak eskainiko ditu zuzenean. Sarrerak eros daitezke internetez edo Zumaiako Turismo Bulegoan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!