Arraun taldeko arropa eta banderak erosteko aukera izango da gaur herriko plazan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 1a, 14:15

Orio Arraun Elkartearen postua. (Orio Arraun Elkartea)

Orioko bi traineruek igandean jokatuko duten Kontxako banderaren lehen jardunaldiaren atarian jarriko dute denda 18:00etatik 20:00etara.

Orio Arraunketa Elkarteko bi traineruek Kontxako bandera lehiatuko dute igandetik aurrera. Hori horrela, denda zabalduko du gaur arratsaldean klubak, herriko plazan, etxeko arraunlariak animatzera gerturatu asmo duten herritarrak taldeko elastiko horia jantzita joan daitezen Donostiara.

Zehaztu dutenez, kamisetak ez ezik, banderak eta bestelako materiala ere izango dute eskuragarri herritarrek 18:00etatik 20:00etara. Lehenengo jardunaldiko emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da eta lehenengo txandan arituko da Orio eta Zumaiarekin, Hibaikarekin eta Kaikurekin neurtuko ditu indarrak. Gizonezkoek, berriz, 12:00etan ekingo diote lanari, eta lehenengo txandan arituko dira haiek ere Donostiarrarekin, Hondarribiarekin eta Zierbenarekin batera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!