Orioko bi traineruek bigarren kaletik lehiatuko dute Kontxan

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 3a, 10:20

Getariako eta Orioko zaletuak, Donostiako kaian. (Jabi Gonzalez Toston)

Orio lehen txandan lehiatu da emakumezkoetan zein gizonezkoetan, bietan bigarren kaletik. Zumaiako emakumeei hirugarren kalean egokitu zaie, eta Getariako gizonezkoei lehena.

Donostiako Estropadetako lehen igandea da gaurkoa. Arraun denboraldiko hitzordu garrantzitsuena, zalantzarik gabe, eta lehian ariko diren traineruek helburu bakarra izango dute: Kontxako Bandera lortzeko ahalik eta lan txukunena egin eta denbora onena egitea. Horien artean izango dira Orioko bi ordezkariak, bai emakumeak  bai gizonak, Zumaiako emakumeen ontzia eta Getariako Esperantza, eta goizean goizetik zaletuak Donostiara bidean jarri dira.

Estropadetako kaleen zozketa ere egin dute, eta zoriak hala erabakita, modu honetan egingo dute arraunean. Emakumeak 11:00etan hasiko dira, eta Orio eta Zumaia lehen multzoan ariko dira lehian, Kaiku eta Hibaikarekin batera. Kaiku lehen kalean ariko da, Orio bigarrenean, Zumaia hirugarrenea eta Hibaika laugarrenean. Bigarren txanda horrela geratu da: lehen kalean Donostiarrak, bigarrenean Tolosaldea, hirugarrenean Arraun Lagunak eta laugarrenean Hondarribia.

Gizonezkoetan, lehen txandan ariko da Orio bigarren kaletik; Hondarribia lehen kalean, hirugarrenean Donostiarra eta laugarrenean Zierbena. Bigarren txandan egingo du aurrean, berriz, Getariak. Lehen kalea egokitu zaio esperantzari, bigarrena Cabori, hirugarrena Urdaibairi eta laugarrena Ondarroari. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!