Leonera asteburu-pasa antolatu du Zaharren Babeslekuak azarorako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 5a, 09:02
Guzmandarren Jauregia. (Leon Turismo)

Irteeran zehar Leon hiria eta bertako txokorik esanguratsuenak, eta Astorga eta Ponferrada herriak ezagutuko dituzte Zaharren Babeslekuko kideek.

Zaharren Babeslekuan Leonera (Espainia) asteburu-pasa antolatu du azaroaren 17tik 19ra. Azaroaren 17an, ostiralean, 08:00etan aterako dira Bikamiotako biribilgunetik eta asmoa da igande arratsalderako herrira bueltatzea. Irteeran zehar Leon hiria eta bertako txokorik esanguratsuenak, eta Astorga eta Ponferrada herriak ezagutuko dituzte. Irteeraren inguruko informazio zehatzagoa jasotzeko edo izena emateko 626 47 14 23 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!