Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari kargua hartuko du Noemi Ostolazak

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 5a, 12:11
Noemi Ostolaza. (EAJ)

Ostolazak Monika Hernando ordezkatuko du. Eusko Jaurlaritzak gaur onartuko du Ostolaza Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari berri gisa. Maiatzeko hauteskundeetan Orioko EAJren alkategai aurkeztu zen Ostolaza, eta gaur egun Orioko Udaleko zinegotzia da. 

Noemi Ostolaza jeltzale oriotarra izango da Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Gaur hartuko du erabakia Eusko Jaurlaritzak. Ostolazak Monika Hernando ordezkatuko du. Joan den ostiralean iragarri zuten Hernandok ez zuela karguan jarraituko

Pedagogian lizentziaduna da Ostolaza, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kabineteko zuzendaria izan da orain arte. Maiatzeko udal hauteskundeetan, Orioko EAJren alkategai aurkeztu zen eta, ordutik, herriko zinegotzia da. Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean aholkulari aritua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundian ere jardun du aholkulari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!