Kontxan arituko diren arraunlariak animatzeko plazan biltzeko deia egin du Orio Arraunketa Elkarteak

Andrea Zipitria 2023ko ira. 8a, 10:30

Oriotarrak arraunlariak animatzen. (Juan Luis Romatet)

Gaur 19:00etan Orioko plazara hurbiltzeko eskatu du Orioko Arraunketa Elkarteak, Kontxan arituko diren arraunlariak animatzera.

Irailaren 10ean, igandearekin, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatuko da Donostian. Orio Arraunketa Elkarteak bi trainerurekin hartuko du parte, emakumezkoetan eta gizonezkoetan bana. Biak ala biak dituzte aukerak bandera etxera ekartzeko, eta horregatik Kontxan arituko diren arraunlariak animatzeko hitzordua jarri du gaurko Orio Arraunketa Elkarteak. 19:00etan izango da. Herriko plazan elkartuko dira. Horiz jantzita joateko eskaera egin dute elkartetik. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!