Istripua izan da AP-8 autobidean Orio parean eta bi kilometrotako auto-ilarak daude Bilboko noranzkoan

Andrea Zipitria 2023ko ira. 7a, 16:52
Istripuko auto-ilarak. (Iñigo Gaiton)

16:20 aldera gertatu da ezbeharra, AP-8 autobidean hiru ibilgailuk elkar jota. Errai bat bakarrik dago irekita, eta horregatik, desbideratzea Oriotik egitea gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. 

Hiru autok elkarren aurka talka egin dute Bilborako noranzkoan, AP-8 autobidean, Orio parean. 16:20 aldera gertatu da istripua, eta errai guztiak itxi egin behar izan dituzten arren, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi dutenez, dagoeneko ireki dute bat.

Dena den, une honetan bi kilometro inguruko ilarak daude autobidearen puntu horretan, eta horregatik, Oriotik desbideratzea gomendatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!