Bigarren kalea egokitu zaie Orioko emakumeei Kontxan

Intza Trula 2023ko ira. 10a, 10:12

Orioko zaleak Donostian. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko bi traineruek ohorezko txandan jokatuko dute Kontxako Banderan; emakumezkoek bigarren kaletik, eta, gizonezkoek, lehenengotik.

Egun handia da gaurkoa arraunlarientzat, Kontxako Bandera eskuratzeko lehia izango dute gaurkoan Donostian. Orioko bi traineruak ohorezko txandan lehiatuko dira; emakumezkoak bigarren kaletik, eta, gizonezkoak, berriz, lehenengo kaletik.

Alde batetik, emakumeek 11:00etan emango diote hasiera estropadari. Lehen txandan ariko dira Hibaika, Hondarribia, Zumaia eta Kaiku, eta ohorezko txandan, berriz, Tolosaldea –aurreneko jardunaldiko irabazlea–, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Orio.

Bestetik, gizonezkoen txanda 12:00etan iritsiko da: Getaria, Ondarroa, Zierbena eta Cabo arituko dira lehen txandan, eta ohorezko txandan lehiatuko dira Orio, Hondarribia, Urdaibai –aurreneko jardunaldiko irabazlea– eta Donostiarra.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!