‘Nao Now Nau’ kaleko antzezlana eskainiko dute larunbatean herriko plazan

Andrea Zipitria 2023ko ira. 13a, 10:30

Cía. Barré konpainiaren Nao-now-nau kale antzerkia izango da larunbatean, herriko plazan. 19:30ean hasiko da emanaldia. 

Arrantzaleen bizimodua omentzeko asmoz sortutako Nao-now-nau kale antzerkia ikusteko aukera izango da larunbat honetan Orion. 19:30ean hasiko da aktore bakarreko emanaldia, herriko plazan. Hain zuzen ere, Javier Garcia Mimo-k taularatuko du lana. 

Adin guztietako ikusleei zuzenduta emanaldia izango da, eta "poesia bisuala, umorea eta ikus-entzuleekiko interakzioa" izango dira nagusi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!