Eusko Label Ligaren amaiera gazi-gozoa izan du Orioko traineruak

Andrea Zipitria 2023ko ira. 17a, 16:00

Orioren Eusko Label ligako trainerua, Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldia amaituta, Getariara bueltan. (Jabi Gonzalez Toston)

Gaur, Bermeon jokatu den El Corte Ingles Banderan, azken-aurrena izan da Orioko trainerua. Atzetik, Getaria izan dute.

Eusko Label Ligako azken jardunaldia izan da gaur, Portugaleten. Hain zuzen ere, lehen txandan jokatu du Oriok. Getaria, Lekittarra eta Cabo izan ditu aurkari. Estropada nahiko ondo hasi du. Bigarren ziaboga txukuna egin du, baina ondoren aurre hartu die Cabok eta Lekittarrak. Cabo gehiago izan da lehen txanda horretan, eta horiek izan dira garaile, 19:51.08 denborarekin. Lekittarrak, 19:58,20 Oriok, berriz, 20:10,14 denborarekin amaitu du estropada. Dena den, ez da ezusterik izan eta bigarren txandan parte hartu duen Zierbenak irabazi du Portugaleteko bandera. Ligan bigarren postua finkatzeko balio izan dio garaipenak.

Urdaibai da, ordea, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren amaitu du El Corte Ingles Banderan, baina atzo jokatu zen Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!