Sonia Ziani protagonista duen 'Gipuzkoa Surf Trip' dokumentala aurkeztuko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 19a, 11:15
Gipuzkoa Surf Trip (Surf Channel)

Surflari oriotarrak Nic Von Ruppekin batera Gipuzkoako kostatik eginiko surf bidaia islatzen du ikus-entzunezkoak. Zarauzko Modelo aretoan izango da emanaldia, 18:00etan hasita.

Surf Channel etxeak ekoitzi eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Gipuzkoa Surf Trip dokumentala aurkeztuko dute bihar, Zarauzko Modelo aretoan. Ikus-entzunezko honetako protagonista nagusiak dira Sonia Ziani surflari oriotarra eta olatu handietako surflari Nic Von Rupp portugaldar-alemaniarra. Edonola ere, hainbat gonbidatu izango dituzte: Adur eta Iker Amatriain, Indar Unanue eta Janire Gonzalez-Etxabarri, esaterako

Filmaketa saioekin martxoaren amaieran hasi ziren, eta bikote protagonistak Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Donostia, Hondarribia eta Hendaia bisitatu zituzten furgoneta batean. Betiere surfaren munduarekin zerikusia duen kultura oro jasotze aldera: musika, skate, taulen ekoizpena, surf eskolak... Dokumentala horren guztiaren isla da.

Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!