Alzheimerrari buruzko mahai informatiboa jarriko dute Afagiko Orioko ordezkariek ostegunean

Andrea Zipitria 2023ko ira. 19a, 14:00
Afagi elkartearen Orioko hainbat kide mahai informatiboan.

Irailak 21, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, ostegunean gaitzari buruzko mahai informatiboa jarriko du Afagik asteroko azokan.

Irailaren 21ean, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da. Bada, gaitzaren inguruko sentsibilizazioa indartzeko helburuarekin, Afagi elkartearen Orioko ordezkariek mahai informatiboa jarriko dute ostegun goizean. Astero egiten den azokan izango dira boluntarioak 10:00etatik 14:00etara, eta interesa duen ororen eskura jarriko dute alzheimerrari eta elkarteari buruzko informazioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!