Gazte Festek hartu dute Orioko plaza eguerditik aurrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 23a, 13:59

Batzuk sukalde kontuetan hasi berriak, eta beste batzuk, aldiz, eskarmentu handikoak; guztiak saiatu dira paella goxo-goxoak prestatzen festa giroan murgilduta.

Eguerdian abiatu dute Orioko gazteek Gazte Festetako paella lehiaketa, eta giro ederra izan da hasieratik parte hartzaileen artean. Batzuk sukalde kontuetan hasi berriak eta beste batzuk, aldiz, eskarmentu handikoak, guztiak saiatu dira paella goxo-goxoak prestatzen festa giroan murgilduta. Eguerdian bazkaria egingo dute plazan, eta arratsalderako poteo musikatua eta kontzertuak antolatu dituzte Etxeluze Gaztetxeko kideek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!