Ikusgai dago iraileko ohiko udalbatzarra

Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 12:00

Atzo 19:30ean hasi zen udalbatzarra, eta hemen dago osorik ikusgai. Besteak bestek, tasez eta zergez hitz egin zuten udal taldeek, eta udalaren kale garbiketa zerbitzuaren adjudikazioa ere bozkatu zuten.

Honakoa da gaurko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko uztailaren 27ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- 2023ko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- 2023ko bigarrengo hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

4.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udalerriko kale-garbiketa zerbitzuaren kontratazioa.

5.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

6.- Onartzea, egoki bada, 2024ko egutegi fiskala.

7.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!