Neomak taldeak dantzan jarri du herria

Onintza Lete Arrieta 2023ko urr. 1a, 11:00

Kontzertu bizi-bizia eman du taldeak Orioko plazan, eta goraino bete da hori. Gainera, Harribil dantza taldekoek ere parte hartu dute ikuskizunean, bideoan ikus daitekeenez.

Neomak taldeak ez du hutsik egin, eta herria dantzan jarri zuen atzo iluntzean Orioko plazan eskainitako kontzertuan. Leporaino bete zen plaza, eta kontzertu bizi-bizia eskaini zuten oholtzara igo ziren emakumeek.

Ikuskizuna are bereziago izateko, gainera, Harribil dantza taldekoen konpainia izan zuten, eta azken horiek gozatu egin zuten herritarren aurrean dantzan Neomaken doinu biziekin.

Kontzertu motza bezain intentsoa izan zen atzokoa, eta esperientzia errepikatzeko gogoz gelditu ziren herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!