Martin Iriondo korrikalariak zilarra lortu du absolutu mailako Gipuzkoako txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 4a, 11:14
Martin Iriondo bigarren postuan sailkatu da Hendaia-Hondarribia lasterketan, 10 kilometroko absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketan (Orioko Atletismo Taldea)

Emakumezkoen lasterketan podiumetik gertu geratu zen Amagoia Iribar, 5. postuan sailkatuta. Gizonezkoen lasterketan, berriz, Xabat Elortza gazteak lan bikaina egin zuen 6. postuan sailkatuta.

Asteburuan Hendaia-Hondarribia lasterketa jokatu zen, 10 kilometroko absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa, eta bertan izan ziren Orioko Atletismo Taldeko hainbat kide. Hain zuzen ere, Martin Iriondo Orioko korrikalari gazteak lortu zuen podiumera igotzea, ibilbidea 32:44 denboran osatu eta bigarren postuan sailkatuta; oriotarrak 17 urterekin lortu du Gipuzkoako txapeldunordea izatea.

Xabat Elortza gazteak ere lasterketa bikaina egin zuen: 34:12 denbora markatu zuen eta 6.garren postuan sailkatu zen; gertu jarraitu zion Kamel Zianik, 8. postua iritsi baitzen helmugara, eta 11.a Aitor Rubio izan zen. Imanol Bellidok, berriz, 26. postua lortu zuen, eta Joxe Mari Errasti eta Unai Azkue 35. eta 46. postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Emakumezkoen lasterketan, Amagoia Iribar podiumetik gertu geratu zen, ibilbidea 44 minutuan osatu eta 5. postuan sailkatuta; Ohiane Korresek eta Alaitz Lizasok 46:48 eta 47:49 denborak markatu zituzten hurrenez hurren.

Orioko Atletismo Taldeko arduradunak "oso pozik" daude taldeko kideek Gipuzkoako Txapelketan egindako lanarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!