Hainbat konponketa eta mantenu lanak egin ditu udalak Laurgain auzoan

Andrea Zipitria 2023ko urr. 8a, 09:30

LED teknologiako argiztapena jarri du udalak; euri-urak bideratu ditu eta zoladura ere konpondu du. Horrez gain, auzoko elkartean hainbat lan burutu dituzte: leiho eta ate berriak jarri dituzte, eta hezetasun arazoei konponbidea eman diete.

Aiako Laurgain auzoan hainbat mantenu eta konponketa-lan egin ditu udalak, "auzoak zituen beharrak aztertu ondoren", azaldu du Jon Ander Azpiroz alkateak. Horrela, euri-urak bideratzeko lanak egin ditu udalak; zoladura ere konpondu du. Elkartean hainbat lan egin dituzte: leiho eta ate berriak jarri dituzte, eta bertan zeuden hezetasun arazoei konponbidea eman diete. 

Bestalde, argi-energia kontsumoa murrizteko eta argiteria hobetzeko, auzoko argiztapena LED teknologiara aldatu da. Hartutako neurrien bidez, "energia kontsumo baxuagoa izango dugu, eta aldi berean, kalitate handiagoko argiak, iraupen luzeagoa dutenak eta mantentze kostua ere baxuagoa dutenak". Honekin guztiarekin, "ingurumena zaintzen jarraitzea da asmoa, Aia berdeago eta iraunkorrago baten alde".

 

Argazkiak: Jon Ander Azpiroz

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!