Haurrek hartu dute skate-parke berria

Andrea Zipitria 2023ko urr. 22a, 14:30

Ostiralean ireki zen skate-parke eraberritua, eta lehen asteburuan arrakasta handia ari da edukitzen. Haur zein heldu gerturatu dira bertara, espazio berria ikusi eta probatzera

Ostiraletik irekita dago Orioko skate-parke berria, eta lehen asteburuan arrakasta handia ari da izaten herritarren artean. Haur zein heldu gerturatu dira eremua ezagutzera eta kirola egitera. Patineteak, bizikletak, patinak… denetarik ikusi da. 

Irekiera festa azaroaren 4an egingo da. Udala egitaraua ari da prestatzen egun horretarako. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!