Orioko korrikalariek "emaitza bikainak" lortu dituzte asteburuan

Andrea Zipitria 2023ko urr. 25a, 14:00

Zornotzan eta Donostian izan dira Orioko Atletismo Taldeko kideak, eta "emaitza bikainak" lortu dituzte.

Pasa den asteburuan, Orioko Atletismo Taldeko kideak Zornotzako nazioarteko krosean eta Donostiako 15 kilometro eta 5 kilometrotako lasterketetan hartu zuten parte, eta "emaitza bikainak" lortu dituzte.

Zornotzan, 18 urte azpiko lasterketan, Martin Iriondo oriotarra izan zen garaile 15:01 denborarekin, 4,7km lasterketan. Bertan Sunhai Uhegunek ere hartu zuen parte. Azken honek lasterketa txukuna egin zuen. 20 urte azpikoetan, Xabat Elortzak laugarren postua lortu zuen; 15:24ko denborarekin amaitu zuen 4,7 kilometrotako lasterketa. 14 urte azpikoetan, taldeko hiru neskek hartu zuten parte 2,7 kilometroko zirkuituan; Xare Elortza hamaikagarren postuan amaitu zuen, Elaia Lasartek hamabosgarren bukatu zuen proba, eta Djiara Ndaok, berriz, haren atzetik, hamaseigarren geratu zen.

Donostiako lasterketari dagokionez, 15 kilometroko Klasika lasterketan, Iñigo Exposito izan zen proba amaitu zuen lehen taldekidea; zortzigarren amaitu zuen lasterketa. Beste hainbatek ere hartu zuten parte Behobiarako prestaketa gisa, eta "gauzak ondo" doazela erakutsi zuten, bakoitzak bere helburuak beteaz. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!