Ikusgai dago urriko udalbatzarra

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 27a, 12:55

Atzo iluntzean ohiko osoko bilkura egin zuen Orioko Udalbatzak. Ikusgai dago bideoa sarean.

Atzo iluntzean egin zuten Orion, urriko ohiko udalbatzarra, eta honako gaiak bozkatu zituzten osoko bilkuran:

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko irailaren 28ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- 2023ko udal-aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- 2023ko hirugarren hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditu gehigarriaren modalitatean egina dago.

6.- Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2024ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz.

7.- Onartzea, egoki bada, ordainsarien igoera gehigarria 2023rako, Udaleko langileei dagokiena eta kargua dedikazio oso edo partzialean betetzen duten udalbatzako kideei dagokiena

8.- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen orriak eta baldintza teknikoen orriak, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikinaren okupazioaren kontzesio administratiboaren kontratazioa arautuko dutenak, bertan Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko.

9.- Onartzea, egoki bada, UEMA Udalerri Euskaldunen  Mankomunitateak «Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat» lelopean aurkeztutako adierazpena.

10.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!