'Faktoria' irratsaioan Zaragueta Eskolaren inguruko erreportajea egin dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 27a, 14:20
Zaragueta Herri Eskola airetik ikusita. (Zaragueta Herri Eskola)

'Nola eman buelta estigmari?' izenburupean, Zaragueta Eskolako errealitatea eta horri buelta emateko egiten ari diren lanketa izan dute hizpide Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan Zaragueta Herri Eskolaren inguruko erreportajea egin dute Nola eman buelta estigmari? izenburupean. Izan ere, bertan azaltzen dituzten datuen arabera Orion "umeak eskola garaian dauzkaten familien lau familiatik batek baino ez du egiten eskola publikorako hautua. Horien artean asko dira atzerriko jatorria duten gurasoen haurrak. Horregatik, eskola segregatua". Egoerari buelta emateko egiten ari diren lanketaz aritu dira Faktorian eskolako arduradunak eta kideak.

Erreportajea entzun daiteke honako loturan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!