Jokatu da atzeratutako Orioko XXVIII. Surf Txapelketa

Andrea Zipitria 2023ko aza. 4a, 11:00

Atzeratutako txapelketa asteazkenean jokatu zen azkenean. Hasieran, itsasoaren iragarpena ez zen ona, baina egunak aurrera egin ahala hobetu egin zen eta txapelketa jokatu zen azkenean.

Azaroak 1, asteazkenarekin, jokatu zen atzeratutako Orioko XXVIII. Surf Txapelketa. Goizean itsasoaren iragarpena ona ez bazen ere, hobetuz joan zen egunak aurrera egin ahala eta azkenean, posible izan zen jokatzea.

Egun bakarreko txapelketa izan zen, bost sailetan banatuta: Open, Neskak, Sub16, Bodyboard eta Master 50. Open mutiletan, Einer Arangurenek irabazi zuen; Lur Iglesias gelditu zen bigarren; Iñigo Fernandezek eskuratu zuen hirugarren postua eta Alex Etxeberriak laugarrena. Nesketan, Leire Zinkunegi eta Maitane Zinkunegi sailkatu ziren lehen bi postuetan. Leire Balberde eta Leire Fernandez izan ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren. 16 urtez azpikoen txandan, Lur Iglesias, Xuban Mugica, Oihan Agote eta Beñat Arrillaga sailkatu ziren orden horretan. Bodyboard modalitatean, Mikel Atxega, Unai Zabala, Unai Zubizarreta eta Einer Aranguren izan ziren lehen lau onenak. Eta Masterretan, Joseba Agote, Iker Ostolaza, Fermin Lazkano eta Iñaki Zinkunegi izan ziren onenak.

Sariak banatu ondoren, parte hartzaileen artean surferako materiala zozkatu zuten.

Argazkiak: Jokin Iriondo

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!