Martin Iriondok garaipena lortu du Donostiako Nazioarteko Krosean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 8a, 09:17

Iriondo oriotarra 18 urtez azpikoen kategorian azkarrena izan zen; nagusitasunez irabazi zuen lasterketa, hasieratik amaiera arte lasterketaren buruan kokatu baitzen.

Asteburuan Donostiako Nazioarteko krosa jokatu zenLasarteko Hipodromoan, eta bertan parte hartu zuten Orioko Atletismo Taldeko hainbat kidek kimu, infantil, 18 urte azpiko, 20 urte azpiko eta senior mailetan. Hain zuzen ere, Martin Iriondo oriotar gazteak lortu zuen garaipena 18 urtez azpikoen kategorian. Taldeko arduradunek nabarmendu dute, "nagusitasun osoz irabazi zuela lasterketa, hasieratik amaitu arte jaun eta jabe izan baitzen".

Senior mailan krosean debuta egin zuen Ainhoa Usandizagaren lana ere azpimarratu dute, "lasterketa ederra egin zuen eta hurrengorako irrikaz geratu zen".

Hurrengo hitzordua abenduak 3an izango dute Orioko Atletismo Taldeko kideek, Irunen jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko baitute.

Argazkiak: Orioko Atletismo Taldea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!