Euskal Herriko zuhaitz espezieen haziak banatu dituzte plazan

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 11a, 16:30

Beste urte batez, Herrio natur taldeak hazi banaketa egin du. Bertako espeziak ezagutzera emateaz gain, basoen garrantziaz jabetzeko helburuarekin banatu dituzte zuhaitz espezieen haziak.

Urtero legez, udazken honetan ere Herrio natur taldeak hazi banaketa egin du Orioko plazan. Goizeko 11:00etatik 13:30ak bitartean izan dira, eta Euskal Herriko zuhaitz espezieen haziak banatu dizkiete bertaratutakoei. 

Hazi bakoitzaren inguruko informazioa ere eskaini diete: hazia nola landatu behar den eta behin hazten denean landaretxoarekin zer egin behar den, hain zuzen ere. Hazi banaketaren bidez bertako zuhaitz espezieak ezagutzera eman nahi dituzte, eta basoen garrantzia azpimarratu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!