Kepa Loidi harategiak hirugarren saria lortu du Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 13a, 11:44

Euskal Herriko IX. Txorizo Egosi Lehiaketako saridunak. (Uztarria)

Lehen saria Zegamako (Gipuzkoa) Oiarbide harategiarentzat izan zen.

Larunbatean, Euskal Herriko IX. Txorizo Egosi Lehiaketa izan zen Azpeitian, eta 22 harakinek hartu zuten parte bertan. Lehen saria Zegamako (Gipuzkoa) Oiarbide harategiarentzat izan zen, bigarrena Donostiako Maialen harategiarentzat, eta hirugarrena, Orioko Kepa Loidi harategiak lortu zuen. Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa zinegotzia, Ainhoa Maiztegi Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kidea eta Ederto harakin taldeko Maria Luisa Odriozola izan dira sariak banatzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!