Merkataritza sustatzeko planeko diagnosiaren baitan hirugarren sektorearekin bilduko da udala

Andrea Zipitria 2023ko aza. 13a, 13:00

Orioko Udala, Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren bitartez merkataritza plana ari da egiten. Azken hilabeteetan merkatariei eta kontsumitzaileei inkestak egiten ibili dira diagnostikoaren baitan. Hori guztia plazaratzeko, hirugarren sektorearekin bilduko dira, ostegun honetan.

Orioko Udalak ekonomia zirkularra bultzatu nahi du herrian, eta horretarako merkataritza sustatzeko plana ari da egiten, Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren bidez. Lehen fasean, Orioko eskaintza eta eskari komertziala eta establezimenduen kokapen espazialaren azterketa ari dira egiten, diagnostikoa egiteko. Hala, merkatariei eta kontsumitzaileei inkestak egiten ibili dira azken hilabeteetan.

Orain, jasotako datuetan, hainbat gako identifikatu dituzte. Horiek guztiak plazaratzeko, merkatariekin, ostalariekin eta zerbitzu-enpresetako arduradunekin bilduko dira, hilaren 16an, ostegunarekin, 14:30etik aurrera, kultur etxean.

Hirugarren sektoreko enpresa guztiak gonbidatu dituzte bilerara. Asistentzia baieztatzea beharrezkoa izango da. Horretarako formulario hau bete beharko da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!