Erantzun ona izan du Euskal Herrira iritsi berri den migratzaile talde bati laguntzeko bilketak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 13a, 15:14

Hasiera batean 22 lagunentzat neguko arropa eskatzen zuten, baina bikoitzarentzat materiala bildu dutela nabarmendu du Erein elkarteak.

Kanariar Uharteetatik Bilboko Bolueta zentrora iritsi berri den senegaldar talde bati laguntzeko material bilketa egin zuten larunbatean Orioko Plazan. Izan ere, azken asteetan ehunka senegaldar ari dira pateratan Kanariar Uharteetara iristen, beren herrialdean dagoen egoera sozio-ekonomiko larritik eta testuinguru politiko ezegonkorretik ihesi. 

Orioko Erein elkartasun-taldeak antolatu zuen 22 migratzaileei laguntzeko bilketa, eta oriotarren erantzunarekin oso pozik daudela azpimarratu dute. Hasiera batean 22 lagunentzat neguko arropa eskatzen zuten, baina bikoitzarentzat materiala bildu dutela nabarmendu du elkarteak. Hala, eskerrak eman dizkiete oriotarrei 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!