Azaroaren 30ean greba feminista orokorrera deituz eskualdeko ekitaldia egingo dute igandean Zumaian

Nerea Uranga 2023ko aza. 13a, 17:25
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako deia. (Denon Bizitzak Erdigunean)

Urola Kostako Mugimendu Feministak Urola Kosta mailako ekitaldi bateratua antolatu du azaroaren 19rako, Zumaiako Kofradian. Oriotik Zumaiara elkarrekin joateko hitzordua jarri dute mugimendu feministakoek.

Azaroaren 30erako greba feminista orokorrera deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. "Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde" egingo dute greba. "Pertsona guztiok bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz zaintzeko eta zainduak izateko eskubidea" aldarrikatuko dute hil honen azkenengo egunean.

Greba feminista orokorraren deialdiarekin lotuta, Urola Kostako Mugimendu Feministak eskualde mailako ekitaldia egingo du azaroaren 19an, igandean, Zumaian. 12:00etan hasita, ekitaldia egingo dute, eta han bildutako guztiek batera grebari babesa adierazteko argazkia aterako dute. Ondoren, Akeleia musikariaren eta beste musikari batzuen saioa izango da, eta pintxoak eta edatekoa ere jarriko dituzte.

Igandean Zumaian egingo den ekitaldira elkarrekin joateko Oriotik hitzordua jarri dute; 10:35ean elkartuko dira, autobus geltokian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!