Skate-parkea ofizialki inauguratu dute

Andrea Zipitria 2023ko aza. 19a, 10:00

Duela aste batzuetatik erabilgarri dagoen arren, atzo arratsaldean inauguratu zuten skate-parke berria, festa giroan. 

Azken asteetan hainbat herritar pasa dira skate-parke berritik, baina atzo inauguratu zuten bertako erabiltzaileek inaugurazio festa batekin. 

Gurpilak protagonista, arratsaldean bertan bildu ziren haur, gazte zein heldu. Arratsaldearen hasieran, tailerrak izan ziren haur eta gaztetxoentzako, eta opari mordoa zozkatu zituzten parte-hartzaile guztien artean: skateak, arropa, txapelak... Pegatinak ere banatu zituen festan parte hartu zuten haur eta gazteen artean artea. Skate librea izan zen ondoren, eta festarekin bukatzeko, afari-modukoa egin zuten amaieran. 

Argazkiak: Aiora Larrañaga Solaberrieta

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!