Santa Zezilia eguneko kontzertua eskaini zuten atzo Danbolin musika eskolako ikasleek frontoian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 22a, 11:18

Gaur egungo abestiak eta betiko euskal kantuak uztartu zituzten musikariek eta dantzariek emankizunean giro aparta jarriz.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera atera ziren atzo Santa Zezilia eguna ospatzera, eta emanaldi bikaina eskaini zuten pilotalekuan. Hasiera batean asmoa zen trikitilariek eta txistulariek herrian barrena kalejira egitea eta ondoren dantzariek, trikiti eta soka taldeek eta bandak kontzertua eskaintzea plazan, baina eguraldi txarraren ondorioz plana aldatu eta frontoian eskaini zuten saioa. Hala, trikitilariek eta txistulariek eman zieten ongi-etorria bertaratu ziren herritarrei, eta 18:00etan hasi zen saioa. ETS taldearen Itzalizazu Argia abestiarekin ireki zuten emanaldia dantzariek, eta horien lekukoa hartu zuten soka eta trikitixa taldeek eta bandak. Gaur egungo abestiak eta betiko euskal kantuak uztartu zituzten emankizunean giro aparta jarriz. Bukaeran, guztiek elkarrekin aurtengo Musikalean ekimenerako prestatutako abestia eskaini zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!