Azaroak 25

"Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! Denon bizitzak erdigunean!" aldarrikatu dute ikasleek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 24a, 12:25

Saregile Emakumeon Etxeko arduradunen gidaritzapean, azken asteetan ikasleek gaia landu dute, eta indarkeriaren izeberga sortu dute ikasgelan, egunerokotasunean ezkutatuta izaten diren erasoak identifikatzeko.

Gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bezperan, Orioko bi ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira euren gaitzespena adierazteko. Arrantzale kaleko parkean bildu dira, duela hilabete batzuk herrian gertatutako hilketa matxistaren salatzeko, eta pankartaren atzetik guztiak elkarrekin plazara abiatu dira han elkarretaratzea egiteko.

Saregile Emakumeon Etxeko arduradunen gidaritzapean, azken asteetan ikasleek gaia landu dute eta indarkeria matxistaren izeberga sortu dute ikasgelan, egunerokotasunean ezkutuan izaten diren erasoak identifikatzeko. Hala, horietako batzuk ekitaldian aurkeztu duten izeberg handi batean identifikatu dituzte. Bukatzeko, "Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! Denon bizitzak erdigunean!" aldarrikatu dute ozen eta argi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!