Bigarren eskuko arropa azoka antolatu nahi du Saregilek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 26a, 12:33

Bigarren eskuko arropa.

Asteartean, hilaren 28an, egingo dute azoka antolatzeko bilera irekia Saregilen.

Saregile Emakumeon Etxeak bigarren eskuko arropa azoka egin nahi du, eta horretarako bilera irekia antolatu du astearterako. Ekimenean parte hartzea gustatuko litzaieken herritarrak saiora gonbidatu dituzte, guztien artean ideiari forma emateko. "Arropa soberan duzu eta egoera onean dago? Emaiozu beste aukera bat", deia luzatu dute. Hala, parte hartu nahi dutenak asteartean 18:30ean Saregilera bertaratzera animatu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!