Azaroak 25

Oriotarrek ere indarkeria matxistaren aurkako aldarriekin bat egin dute

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 25a, 13:30

12:00etan hasi da elkarretaratzea, Lourdes del Hoyo bere bikotekide ohiak hil zuen lekuan. Bertan, dozenaka herritar bildu dira Denon bizitzak erdigunean! zioen pankartaren bueltan. 

Azaroak 25 ditu gaur, eta Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Beste hainbat txokotan bezala, Orion ere bat egin dute aldarri feministekin, eta horregatik, elkarretaratzea egin dute Arrantzale kaleko parkean, Lourdes del Hoyo bere bikotekide ohiak hil zuen lekuan. 

12:00etan hasi da elkarretaratzea, eta bertan dozenaka herritar bildu dira Denon bizitzak erdigunean! zioen pankartaren bueltan. Isilune tarte baten ondoren, Saregile Orioko Emakumeen Etxeko hainbat kidek hitz egin dute. Lehenik, Lourdes del Hoyo gogoratu nahi izan dute, eta azaldu dute ez dutela maiatzaren 16 hura "inoiz ahaztuko". "Samina erraietan daukagu, eta gaur gure bihotzak zugan jarri nahi ditugu", azaldu dute. Emakumeek "beren gorputzaren jabe" eta espazio publikoak hartzeko "aske" izan nahi dutela ere gaineratu dute, baita "botere harremanetan ez oinarritutako harremanak" eraiki nahi dituztela ere. Hori horrela, Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrean parte hartzera gonbidatu dituzte Saregileko kideek herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!