‘Auzolangiltza’ dokumentala proiektatuko dute bihar

Andrea Zipitria 2023ko aza. 28a, 09:00
‘Auzolangiltza’ dokumentala.

Auzolanaren inguruko ekoizpena da. Iker Iriartek eta Pablo Dendaluzek ondu dute dokumentala, eta bihar, 19:00etan proiektatuko dute, kultur etxean.

Auzolangiltza dokumentala ikusteko aukera izango da bihar, Orion. Iker Iriartek eta Pablo Dendaluze tolosarrak sortu dute dokumentala, eta auzolanak historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantzia balioan jartzeko asmotan sortu dute ikus-entzunezkoa. 19:00etan izango da proiekzioa, Orioko Kultur Etxean.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!