2024ko Munduko Txapelketa jokatzeko sailkatu da Maialen Orbañanosen Guerreras Junior taldea

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko aza. 28a, 13:33
Maialen Orbañanos partida jokatzen Guerreras Junior taldearekin. (Espainiako Eskubaloi Federazioa)

Libe Arruabarrenak Torneo Scandiberikoa jokatu du Guerreras Jubeniles taldearekin, eta txapelketa irabazi dute.

Maialen Orbañanos eta Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarrak nazioarteko txapelketak jokatzen izan ziren pasa den astean Espainiako selekzioekin

Alde batetik, Orbañanosek txapelketa garrantzitsua jokatu zuen Belgradon (Serbia) Espainiako junior mailako selekzioarekin, azaroaren 21etik 26ra. Serbia, Feroe Irlak, Kroazia eta Italia izan zituzten aurkari, eta partidak guztiak irabazita 2024ko Munduko Txapelketa jokatzeko txartela lortu zuen Guerreras Junior taldeak.

Bestetik, Libe Arruabarrenak Torneo Scandiberikoa jokatuko zuen azaroaren 23tik 25era, Espainiako Ceuta hirian. Norvegia, Portugal, Suedia eta Espainiak parte hartu zuten txapelketan eta Guerreras Jubeniles taldeak lortu zuen hirugarren urtez jarraian garaipena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!