Auto pilaketak daude AP-8an istripu baten ondorioz

Andrea Zipitria 2023ko aza. 29a, 08:40

07:45ak aldera gertatu den istripua. (Bomberos Euskadi)

7:45ean gertatu da istripua, AP-8 autobidean, Orio parean, Bilboko norabidean. Hainbat ibilgailuk elkarren aurka jo dute. Ondorioz, bi errei itxita daude, eta auto pilaketak eragin ditu istripuak. 

Auto istripua izan da AP-8 autobidean, Orio parean, 33. kilometro parean, Bilbo norabidean, eta 4 kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, hainbat ibilgailuen arteko istripua izan da 7:45ak inguruan.

Ezbeharraren ondorioz, errepideko bi errei itxi egin behar izan dituzte, eta horrek eragin du 4 kilometroko auto pilaketak.