Saregile izateko ikastaroa antolatu dute Orion

Andrea Zipitria 2023ko abe. 1a, 13:00
Saregileak lanean, Orioko San Nikolas kofradian.

Lanbidek antolatu du ikastaroa, langabetuei zuzendua, eta Orioko San Nikolas kofradian izango da.

Saregile izateko ikastaroa antolatu du Lanbidek, abenduaren 11tik martxoaren 12ra bitartean. Langabezia egoeran dauden herritarrei dago zuzendua, eta 15 lagunentzat tokia dagoela jakinarazi dute. Orioko San Nikolas kofradian izango da ikastaroa, eta guztira, 290 orduko iraupena izango du.

Interesa duten herritarrek Lanbideko esteka honetan eman behar dute izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!