EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Eguna ospatu dute Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 2a, 10:25

Atzo arratsaldean haurrek ezusteko atsegina izan zuten, Argitxo Iratxoa bertaratu baitzen herriko plazara etxeko txikienekin dantza egin eta jolastera.

Bihar Euskararen Eguna izango da, baina Orion aldez aurretik hasi dira euskaren aldeko jaia ospatzen, Orioko Herri Ikastolak antolatutako festan. Hala, atzo arratsaldean herriko plaza haurrez eta gurasoz bete zen: bingo musikatua egin zuten, lehengo eta gaur egungo euskal kantu ezagunen doinuan, eta ondoren Ikastolako guraso eta aiton-amonek prestatutakoa gaztaina-janarekin berotu zituzten gorputzak. Gainera, haurrek ezusteko atsegina izan zuten hitzorduan, Argitxo Iratxoa bertaratu baitzen festara etxeko txikienekin dantza egin eta jolastera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!