'Ez dadin bizitza eten' liburua aurkeztuko dute ostegunean Saregilen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 10a, 10:00

Emagin elkarteko Miren Aranguren, Ainara Santamaria eta Monika Mendiberrik idatzi 'Ez dadin bizitza eten' liburua. (Emagin elkartea)

Miren Aranguren egileak egungo zaintza ereduaren mugak agertuko ditu eta "lanen banaketa desorekatua" gainditzeko eta bizitza erdigunean kokatzeko gizarte antolaketa bat osatzeko egin beharreko bidearen inguruan hausnartuko du.

Emagin elkarteak zaintzaren inguruan ikertzen eta hausnartzen du, eta azken urteetan jasotako informazioa eta bizipenak Ez dadin bizitza eten izeneko liburuan jaso dituzte Miren Arangurenek, Ainara Santamariak eta Monika Mendiberrik. Hala, datorren ostegunean, hilaren 14an, Saregile Emakumeon Etxean aurkeztuko du liburua Miren Arangurenek. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta gaur egungo zaintza ereduaren mugak agertuko ditu eta "lanen banaketa desorekatua" gainditzeko eta bizitza erdigunean kokatzeko gizarte antolaketa bat osatzeko egin beharreko bidearen inguruan hausnartuko du.

Sarrera librea izango da, herritar guztiei irekia, eta aurkezpenean parte hartzeko ez da aldez aurretik izenik eman behar.